Erabilpen baldintzak

Erabilpen baldintzak

http://www.dipc.tv web-atariaren erabilerari buruzko Baldintza Orokorrak


Batetik, Donostia International Physics Center-ek (aurrerantzean, DIPC), helbidea Manuel Lardizabal pasealekua 4, 20018 Donostian duena, G-20662292 IFK zenbakiduna eta Pedro Etxenike Landiribar lehendakariak (NAN: 15.769.378-A) ordezkatua, www.dipc.tv web-atarian jarri dituzte eskuragarri euren jarduerei buruzko hainbat informazio-eduki.

Honako baldintza orokor hauek DIPC web-atarian sartuko diren ERABILTZAILEEI begirakoak dira, soil-soilik.  Honako baldintza orokor hauek ikusgai ditu ERABILTZAILEAK www.dipc.tv web-atariko orrialde guztietan; eta baita ERABILTZAILE batek bere datuak galdetegiren batean sartzen dituen guztietan ere. Hain zuzen, irakurri, inprimatu, artxibatu eta Internet bidez onartu ditzan. Nolanahi ere, ERABILTZAILEAK ezingo ditu bere datuak sartu, hori guztia onartu ezean.

Donostia International Physics Center-ek izena emanda dauka Fundazioen Erregistroan, 1999ko ekainaren 22az gero, F-72 zenbakiarekin (1999ko uztailaren 16ko EHAAn argitaratua).

DIPC web-atarira sartzeko, ezinbestean onartu behar dira ERABILTZAILEAK behar bezala ulertu dituela baieztatutako erabilera-baldintza orokorrak. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartuko du web-ataria eta bertan eskainitako zerbitzuak ez erabiltzeko legez kanpoko jarduerak egiteko; eta era berean, honako baldintza orokorrak une oro errespetatzeko.


LEHENA.- SARBIDE- ETA ERABILERA-BALDINTZAK

1.1.- DIPC web-ataria erabiltzeak ez dakar ERABILTZAILEAK derrigorrez izena eman behar izatea, non eta ERABILTZAILEAK ez duen erabili nahi www.dipc.tv atarian dauden artikuluen datu-basea. Horretarako, nahitaezkoa izango da erregistratzea, oinarrizko galdetegi bati erantzunda. Izen-emate hori, halaber, baldintza orokor espezifikoen arabera arautuko da. Web-atari honen sarbide- eta erabilera-baldintzak, hain zuzen, indarrean dagoen legeak eta fede onaren printzipioak arautzen dituzte; hala, ERABILTZAILEAK web-atariari erabilera egokia emateko konpromisoa hartuko du. Debekatuta daude legezkotasuna eta hirugarrenen eskubide zein interesak urratzen dituzten ekintza guztiak: alegia, intimitaterako eskubidea, datuen babesa, jabetza intelektuala, etab. DIPC, espresuki, honako hauek debekatzen dituzte:

1.1.1.- Web-atarian bertan edo zeinahi bitarteko baliatuta atariaren bidez DIPC sistemei zein hirugarrenei era guztietako kalteak eragingo dizkieten ekintzak gauzatzea.


1.1.2.- Beharrezko baimenik gabe, zuzenean edo zeharka era guztietako publizitatea edo informazio komertziala zabaltzea, mezuak kopuru handitan bidaltzea ("spaming") edo mezu handiegiak bidaltzea ("mail bombing"), sareko zerbitzariak blokeatzeko asmoz.

1.2.- DIPC euren web-atarirako sarbidea eten ahal izango dute noiznahi, legez kontrako, fede onaren aurkako edo honako baldintza orokor hauen aurkako erabileraren bat hautemanez gero (ikusi bosgarren klausula).

 

BIGARRENA.- EDUKIAK.- Web-atari honetan txertatutako edukiak honako hauek osatu eta txertatu dituzte:

2.1.- DIPC, kanpo- zein barne-iturriak erabilita; hala, DIPC barne-iturriekin osatutako edukien erantzule egingo dira, soil-soilik.

2.2.- DIPC ez diren hirugarrenak; bai web-atarian zuzeneko lankidetzak eginda, bai beste web-atari batzuetarako edo DIPC jabetzakoak ez diren bestelako guneetako albisteetarako hiperesteken edo esteken bitartez. DIPC ez dira izango, inola ere, era horretan sartutako edukien erantzuleak; eta ez dute bermatuko esteka edo hiperesteka horien guztien funtzionamendu egokia. Bere web-ataritik DIPC web-atarirako hiperesteka jarri nahi duen ERABILTZAILEAK ez du legez kontra edo fede onaren aurka erabiliko aipatutako web-atarian dagoen informazioa.

2.3.- DIPC beraientzat gordetzen dute euren web-atarian dauden edukiak noiznahi aldatzeko eskubidea.

HIRUGARRENA.- EGILE- ETA MARKA-ESKUBIDEAK.- DIPC, hain zuzen, erregistratutako marka da. Debekatuta dago kanpoko edonork DIPC marka erabiltzea, zeinahi bitartekotatik, non eta DIPC horretarako adostasun adierazia ematen ez duten. Markaren baitakoak dira nola izena, hala logotipoa.  Eskubide guztiak eurentzat gordetzen dituzte. Gainera, DIPC web-ataria (edukiak, programazioa eta atariaren beraren diseinua) erabat babestuta dago egile-eskubideagatik. Horrenbestez, debekatuta dago babestutako elementu horiek guztiak erreproduzitzea, komunikatzea, banatzea eta eraldatzea, non eta DIPC horretarako adostasun adierazia ematen ez duten.

LAUGARRENA.- JURISDIKZIOA ETA APLIKATU DAITEKEEN LEGEA.- Honako baldintza orokor hauek Espainiako legediak arautzen ditu. Bestalde, Donostiako Epaitegiek eskumena daukate honako baldintza orokor hauetatik eratorritako zeinahi eztabaida edo gatazka ebazteko; eta, ondorioz, ERABILTZAILEAK espresuki uko egingo dio dagokion bestelako edozein foruri.

BOSGARRENA.- Honako dokumentu honetako klausularen bat baliogabetzat jotzen bada ere, gainerako klausulek indarrean jarraituko dute, eta aldeen borondatea zein honako baldintza hauen helburuak aintzat hartuta interpretatutako dira. DIPC dokumentu honetan emandako eskubide eta ahalmenetako batzuk ez egikaritzeko erabakia har dezakete, baina horrek ez du esan nahi, inola ere, horiei uko egiten dietenik, non eta DIPC espresuki hala onartzen ez badute.


Jabetza Intelektuala eta Industriala

Atariaren bidez eskura daitekeen edukia eta informazioa orrialde nagusian ageri den Creative Commons Atribuci—n-NoComercial-CompartirIgual 3.0 Espa–a lizentziaren menpean egongo dira, baldin eta jabetza intelektualeko eskubideen menpe badaude eta horien titulartasuna DIPCrena, haren erabiltzaileena edo hirugarrenena bada.

Edukiren batek jabetza intelektualaren eskubideei lotutako zehaztasunen bat badu eta atarian ezarritako lizentzia generikoaren bestelakoa bada, informazio argia eta zehatza emango da aplikagarria den lizentziari buruz edo, hala behar izanez gero, eskubide guztien erreserbari buruz.


Izan daitezkeen jabetza industrialeko eskubideen jabeak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan izena emanda dagoen DIPC edo beren legezko jabeak, horien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta egonda. DIPC komunitateko kideek DIPCren irudia eskura dezakete. Horretarako, kontsulta eta eskaera egin beharko dute aldez aurretik,
info@topadipc.eu helbidera mezu bat bidaliz.